BERRIAK
BELDUR BARIK 2024
Aurten DBH3ko Arhanek, Nahiak, Goizanek eta Mirenek BELDUR BARIK lehiaketan parte hartu dute.
Zuen bideoak irabazi ez badu arren UGAO IPI osoak aitortu nahi dizue gizartea pittin bat berdinzaleagoa izan dadin egiten duzuen ahalegina.
ESKERRIK ASKO!
Hona, azaroan 29an Artziniegan ospatu zen BELDUR BARIK TOPAKETAko argazki batzuk.
Leitokin ere EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNArekin bat egin dugu!!
Abenduak 3
EUSKARAREN EGUNA
2024
Euskararen nazioarteko eguna dela eta, DBHko ikasleok eta irakasleok maniki-erronka hau aurrera eraman dute.
Azaroak 25:
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Naziorteko Eguna
Gaur, Ugaoko Emahots talde feministaren laguntzarekin, DBHko ikasleek agerraldia egin eta manifestoa irakurri dute.
ZELAN ERABILI IKASGUNEA?
Desinformazioaren aurkako tresnak biziki beharrezkoak dira bizi garen garai honetan. DBH4ko Digitalizazioa ikasleek albiste faltsuak detektatzeko tailer bat aurki egingo dute CIBERVOLUNTARIOS fundazioaren eskutik.
Urriaren 21tik 23ra DBH3ko ikasleak Lekeition egon ziren.
Bideo honetan kontatzen digute han egindakoa.
ESKOLAKO GIDA 2024-2025
2024/2025 IKASTURTEKO LHKO 3. ZIKLOKO IKASLEEK EKARRI BEHAR DUTEN MATERIALA
MATERIAL QUE TIENE QUE TRAER EL ALUMNADO DE 3ER CICLO DE PRIMARIA PARA EL CURSO 2024/2025
GIRO EZIN HOBEAN AGUR ESAN DIOGU IKASTURTEARI
Ekainaren 20an DBHko ROKODROMOaren azken harria jarri du Tekno irakasleak.
Eskerrik asko Xabi! Datozen ikasturtetako ikasleek zure lanaz gozatu ahal izango dute.
Marshmallow Challenge
Ekainaren 13an DBH1eko ikasleek erronkatxo bat izan dute Teknologia irakasgaian, Marshmallow Challenge izena du. Espagueti eta "cinta de carrocero"kin ahalik eta eraikin altuena egin behar zuten. Goiko aldean, marshmallow bat egon behar zuen (hortik izena).
DBHko HIPI ikasleek ekainaren 10tik 11ra egin duten tailer baten berri eman digute:
Fruta-dendara joan dira eta ondoren mazedonia prestatu dute gelan. Eta dana euskaraz, jakina!
ATHLETIC-EN KOPA UGAON
ESKOLAK PARTE HARTU DU UGAON ATHLETIC TALDEAK AURTEN, SEVILLAN IRABAZI DUEN KOPAREN HARRERAN
Maiatzaren 17a
LGTBIQ+ fobiarekin bukatzeko ardura guztiona da!
DBHko Hezkidetza batzordeak antolaturiko eguna
DBH 1. mailako ikasleak GORBEIAra
Gorputz Heziketa mintegiak antolaturik, irteera egin dute maiatzaren 2an
KORRIKA
KORRIKA TXIKI HELDU DA!
Eta gutxi barru, badakizue, berriro KORRIKAAAAAAAAAAAA!!!
KORRIKA datorren bitartean EUSKAL ASTEA ospatzen ari gara: antzerkigintza, herri-kirolak, kantagintza, euskal dantzak, eta bertsolaritza. Berri gehiago hemen.
UGAON ERE, EUSKARAREN ALDE!!!! 💪
Euskal Asteko ekintzen barruan Herri Kirolak egin genituen.
Gaur AITA MARIko kide diren Amaia Iguaran eta Ana Pérezen bisita izan dugu. Bisita interesgarria eta hunkigarria!
Egiten duten lana gertu-gertutik ezagutzeko eta ikusteko aukera izan dugu. Etxerako bueltan dagoen tripulazioarekin berba egin dugu zuzenean eta gainera itsasontzia erakutsi digute.
Amaitzeko, tripulazioko kideek agur bero bat bidali digute.
Eta gogoratu!!! AITA MARI martxoaren amaieran helduko da Bilbora eta hilabete batez Bilbon egongo da (Itsasmuseo ondoan).
ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ! EGITEN DUZUEN LANA, ZORITZARREZ, EZINBESTEKOA DA!
DBHn egindako KARTEL LEHIAKETAren irabazlea.
Zorionak, Unax, Maialen eta Leire!
4.DBHko ikasleen SASKI-ZOZKETAren
SARITUA.
Saritua agertu ezean 1600 zenbakiak eramango du saskia.
UGAO IPIN ERE MARTXOAREN 8A OSPATU DUGU. AURTEN GURE OMENALDI XUMEA EGIN DIOGU MAITE IDIRINERI. ZU(E)TAZ HARRO!!!!
AURREMATRIKULA
PREMATRÍCULA
2024-25 ikasturteko aurrematrikula epea irekitzear dago eta aurrez- aurreko bilera egingo dugu otsailaren 6an, arratsaldeko 17:00etan Leitokin, HHko 2 urteko gelan.
Matrikulaziorako epea otsailaren 7tik 23ra izango da. Dokumentazioa prest duzuenean eskolara hurbildu zaitezkete, DBHko eraikinera goizeko 8:30etatik 10:30ak bitartean, eta HH-LHko eraikinera 11:00etatik 14:00etara.
El plazo de prematrícula para el curso 2024-25 está a punto de abrirse y celebraremos una reunión presencial que será el 6 de febrero a las 17:00 de la tarde en el aula de 2 años de Leitoki.
El plazo de matriculación será del 7 al 23 de febrero. Cuando tengáis la documentación necesaria para la matriculación podéis acercaros a la escuela, de 8:30 a 10:30 de la mañana al edificio de la ESO y de 11:00 a 14:00 del mediodía al edificio de Educación infantil y primaria.
OHARRA!
Gogorarazi nahi dizuegu gure ikasle eta irakaslegoaren pribatutasuna zaintzeko, webgunean dauden hainbat dokumentu eta argazki ez direla publikoak. Soilik eskolako domeinua duen korreo batekin (@ugaoeskola.com domeinua) ikusteko aukera izango duzue. Domeinutik kanpo dauden korreoei ez zaie sarbidea zabalduko.
ESKERRIK ASKO!
AVISO
Recordamos que por motivos de privacidad, varios documentos y fotos de la web no serán públicas, y sólo se podrá acceder a ellos a través de un correo electrónico con el dominio del centro (dominio @ugaoeskola.com). No se concederán permisos a correos de fuera del dominio.
Emakume Zientzialariak
Otsailaren 28an Oiana Telleriaren bisita jaso genuen DBHn. Kimikalaria eta mikrobiologia molekularrean doktorea den zientzialari honek bere ibilbide profesionala azaldu zien DBHko ikasleei .
PATIO-JOLASAK!!
Ostiralero, LHko ikasleak, 10 taldetan banatuta, jolas ezberdinetara jolasten ibiliko dira. Helburu nagusia, ondo pasatzea!!
Los viernes el alumnado de primaria, repartidos en 10 grupos, jugaran a diferentes juegos. El principal objetivo, pasarlo bien!!
Abenduaren 5ean DBH4ko ikasleek 42Urduliz Programazio -Campusa bisitatu zuten. Programazioaren, Zibersegurtasunaren edo Adimen Artifizialaren arloetan profesionalak formatzeko darabilten proiektu berritzailea aurkeztu zieten. Adimen Artifizialeko tailer bat egiteko aukera ere izan zuten ikasleek.
Leticia Ruiz de Arbulori eskertu nahi diogu jaso genuen harrera.
ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, eskolan, bisita berezia izan dugu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Gogoratu:
EUSKARA GORA, BIHOTZETIK AHORA
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna buruan, azaroak 27,28 eta 29an, Gorputz Hezkuntza ikasgaitik bideratua; “emakumeei zuzendutako defentsa pertsonaleko” ordu bateko oinarrizko hastapen ikastaro bat burutu dute UGAOKO Yasuke Dojo zentrotik antolatua .
Ikasturte honetan KIDETZEA Proiektua martxan jarriko da HH eta LHn.
Honek eskolako bizikidetza hobeagoa izatea du helburu nagusi. Eta, zeharka ere, garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk landuko dira: euskara, irakurketa eta irakurzaletazuna, lan kooperatiboa, digitalizazioa, komunikazioa, euskal kultura,...
3.zikloko ikasleak AMABITXI/AITABITXI izango dira eta HH5 eta LH1eko ikasleak BESOETAKOak; hau da, nagusi batek txiki bat babesean hartuko du ikasturtean zehar (bikoteka).
Hainbat ekintza burutuko dituzte elkarrekin eta zuen parte-hartzea ere beharko dugu!
Este curso se pone en marcha el Proyecto KIDETZEA en Infantil y Primaria.
Su objetivo principal es mejorar la convivencia escolar. Y de forma transversal, también se trabajarán otros aspectos importantes tales como: euskera, lectura y afición a la lectura, trabajo cooperativo, digitalización, comunicación, cultura vasca,...
El alumnado de 3º ciclo asumirá el rol de MADRINA/PADRINO con el alumnado de HH5 y LH1 (AHIJADA/Os).
Van a realizar distintas actividades y para ello necesitaremos vuestra ayuda.
Hemen duzue ikasturte hasierako familia bileren informazioa. Edozein zalantza tutoreari galdetu.
Aquí tenéis la información sobre las reuniones familiares de inicio de curso. Para cualquier duda preguntad a las/los tutoras/es.
IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA
1.ZIKLOko ikasleak Alluitz Naturan egon ziren eta primeran pasatu zuten!! :)
Ikas-bidaiko zozketako irabazleak:
0099 --> Joseba Cerrón ikasleak saldutako zenbakia
1122 --> June Mentxaka ikasleak saldutako zenbakia
0249 --> Mikel E. Román ikasleak saldutako zenbakia
Gogoratu sariak jasotzeko ekainaren 30a arte daukazuela rifa institutura ekarrita.
Zuzendaria aukeratzeko prozeduraren behin-betiko ebazpenaren jakinarazpena
Resolución definitiva del procedimiento de selección del director del centro
EUSKAL ASTEA
INAUTERIETAKO JAIALDIA
Koloretako munstroak, dalmatak, ipotxak, piratak, Oompa Loompak... denetarik izan genuen Ugaon Inauteri hauetan. Hemen duzue jaialdiaren bideoa:
Otsailak 11
Neska eta Emakume Zientzialarien
nazioarteko eguna.
GABONETAKO JAIALDIA!!
Hemen daukazue aurtengo Gabonetako jaialdiaren bideoa. Disfrutatu!! :)
Hemen daukazue DBH 4.mailako ikasleek antolatutako zozketan saridun suertatu den zenbakia. ZORIONAK!!!
URTE BERRI ON!! :)
EUSKARALDIA ESKOLAN!!! :)
Ugaoko irakasleak AHO BIZI!
Ugaoko ikasleen argazkiak ikusi nahi badituzue, sakatu HEMEN!
Hitzez ekiteko garaia!
Badator Euskaraldia!
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Ugaon ere EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE!!